Hemen zaude: Hasiera User Driven Innovation UXER Proiektua

UXER Proiektua

Azken urte hauetan, interfaze digitalak pertsona eta produktu/zerbitzuen arteko interakzio fluxuen muin bihurtu dira. Digitalizazioan murgildurik dagoen gizartearen eskakizun eta nahiak aldatuz doaz eta aro berri honetako produktu eta zerbitzuei, teknologiaz haratago, erabilpenean erraztasuna, ulermena eta esperientzia eskatzen diegu.

Hori dela eta, proiektu hau Gipuzkoako enpresa txikiei erabiltzaile ebaluaketan dituzten gabeziak indartzera dago bideratuta. Horrela proiektu honetan testuinguru digitalean existitzen diren ebaluazio erremintak aztertu eta enpresei erabiltzailearen esperientzia aztertzen lagunduko dien erreminta arin eta fidagarri bat diseinatu da.

Honela, proposatutako erreminta ebaluazio heuristikoan dago oinarrituta: hainbat azterketa eta esperientzia bidez eskuratutako printzipio heuristiko eta subheuristikoen txekeoa proposatuaz.

Helburu honekin, kolaborazio lanak sortu dira DBZ eta GoiSolutions enpresaren artean.

Deskarga itzazu UXER gida, fitxak, txantiloi eta kasuak:

Erraminten gida

Uxer aurkezpena

Gidaliburua

Uxer txantiloia

Uxer txantiloia - Eranskina

 

 

uxer_cabecero