Hemen zaude: Hasiera User Driven Innovation INBEDI II Prioektua UDI Erremintak 01. Brand Context Map

01. Brand Context Map

tool-01

HELBURUA: Enpresaren jarduera kontuan hartuz, honen barne testuingurua identifikatzea.

01c

 

Deskargatu 01.PDF-a

NOLA ERABILI

 

Izan itzazu “post-it” batzuk eskura, izan ere, plantila hau betetzeko partaide bakoitzak galdera bakoitzeko bururatzen zaizkion erantzunak idatzi beharko ditu, gero plantilan itsatsi eta beste partaideekin elkarbanatzeko.

1. Zer egiten dugu? galdera egin ezazu. Atal honetan, enpresa bezala zer egiten duzuen idatzi behar duzu, hau da, zein jarduera betetzen duzuen. Partaide bakoitzak bere erantzunak “post-it” ezberdinetan idatziko ditu eta beranduago elkarbanatu. Bi urrats hauek plantila osoaren erabileran errepikatuko dira.

2. Hurrengo galdera burutu ezazu, Nola egiten dugu lan?. Atal honetan, aurreko atalean aipatu diren gauzak nola egiten diren azaldu behar duzu.

3. Azken galdera burutu ezazu, Zerk mugitzen gaitu?. Hemen, enpresak, egiten dituen gauzak zergaitik egiten dituen eta honen lan egiteko moduaren zergaitia bilatu behar dituzu.

Amaitzeko, egindako enpresaren barne analisiaren hausnarketa txiki bat egin ezazu.

Pauso berdinak errepikatu bezero/erabiltzaile atalarekin

volver