Hemen zaude: Hasiera User Driven Innovation INBEDI II Prioektua UDI Erremintak 09. Esperientzia Fluxua

09. Esperientzia Fluxua

tool-09

HELBURUA: Elkarrizketetan eta behaketetan lortutako informazioa antolatzea, pistak eta arazoak identifikatuz eta erantzunak asmatuz.

09c

 

Descargar PDF

NOLA ERABILI

 

Analizatutako eta elkarrizketatutako segmentu bakoitzeko. “Experience flow” bat egitea beharrezkoa da.

1. Zure enpresaren izena eta zure “brand promise”-a idatz itzazu, beti gogoan izan ditzazun.

2. Idatz ezazu segmentuaren izena “Actor Map” erramintan izendatu duzun bezala.

3. Idatz ezazu “Personas” erramintan pertsona hau identifikatzeko erabili duzun profil-zenbakia.

4. Idatz ezazu profilaren deskribapen laburra. “Personas” erramintan gauzatutako deskribapena kopiatu edo laburbildu dezakezu.

Behin plantila egituratutakoan has zaitezke hau betetzen. Plantila honetan egingo duguna, elkarrizketa eta behaketetatik lortu duzuen informazioa modu ikusgarrian iraultzea izango da, pista eta arazoak identifikatuz. Era gehigarrian, okurritzen zaizkizuen ideiak soluzioen kapan idatzi ahal izango dituzue.

5. Identifika ezazu prozesuaren urratsak edo pertsona hauek burutzen dituzten jarduerak zeintzuk diren. Igogailu muntatzaile baten kasuan adibidez, aurretik zegoen igogailua kentzeko momentutik igogailu berria funtzionamenduan dagoen arte.

6. Elkarrizketetan eta behaketetan jasotako informaziotik, identifikatu zein pista eta arazo egon daitezkeen erlazionaturik lan egiten ari zaren proiektuarekin. Igogailu muntatzailearen adibidearekin jarraituz, kable muntaketa egiten dutenean kableekin sortzen den anabasa, pista edo arazo bat izan daiteke.

Bildutako informazio guztia aztertzeko egin ezazu zure taldeko hainbat pertsoekin lan saio bat.

volver