Hemen zaude: Hasiera User Driven Innovation MOTIVA-PRO Proiektua

MOTIVA-PRO Proiektua

MOTIVA-PRO produktuak edo zerbitzuak berritzeko ikuspegi bat da, eta pertsonek eguneroko bizimoduan jarduerak egiteko dituzten motibazioak erabiltzen ditu elementu traktoretzat (segurtasuna, ospea, etab.). Gidak zehatz-mehatz lantzen ditu DBZren User Driven Innovation metodologiaren esplorazio eta ideiazio faseak. Horrenbestez, Human Centered Design (HCD) abiapuntutzat hartuta, stakeholder-ak inplikatzea behartzen du, eta, aldi berean, psikologia proiektuak gidatzeko oinarritzat hartzen du. Horrekin, erabiltzaileak produktu hori nahi izateko zergatiari eta zertarakoari erantzuten dioten produktuak eta zerbitzuak lortzen dira.

Dibulgazioari begira, MOTIVA-PRO gida garatu da, eta hiru kasu pilotu aurkezten dira aisiaren, automozioaren eta osasunaren sektorean. Horrez gain, Orona S.Coop.ekin eta DANOBAT GROUPekin (SORALUCE) bi esperientzia industrial garatu dira, baina une hauetan konfidentzialak dira eta ezin dira argitaratu.

Deskarga itzazu MOTIVA-PRO gida, fitxak, txantiloi eta kasuak:

Gida

Fitxak

Txantiloiak

Kasu praktikoak

 

 

Motiva pro logoa