Diseinu Berrikuntza Zentroa - DBZ

ikerketa

DBZ. DISEINU BERRIKUNTZA ZENTROA

Mondragon Unibertsitateko Diseinu Berrikuntza Zentroa (DBZ), pertsonengan eta produktu eta zerbitzuen diseinuaren ezagutzan oinarritutako berrikuntzari buruzko jarduerak biltzen dituen berrikuntza-zentroa da. Jarduera prestakuntza akademikoan, lanbide-heziketan eta ikerketa eta transferentzian uztartzen ditu.

 

IKERKETA

 

Informazioa

LABORATEGIAK

 

Informazioa

PROIEKTUAK

 

Informazioa

TALDEA

 

Informazioa

 

512x262

 

 

Diseinu Berrikuntza Zentroak (DBZ) enpresako diseinuaren garapenaren eta aplikazioaren hainbat alderditan jartzen du arreta. Pertsonen berrikuntzari eta produktu eta zerbitzuen diseinuaren ezagutzari lotutako I+G jardueretan aplikatzen dugu gure ezagutza. DBZk diseinua produktu eta zerbitzu berritzaileak garatzeko giltzarri gisa hartzen du, maila estrategikoetatik hasi eta enpresei lehiakorragoak izaten lagunduko dieten garapen-mailetaraino. Gainera, DBZk ikuspegi berria ematen dio paradigma teknologiko klasikoari. DBZren arabera, berrikuntza ez da soilik aurrerapen teknologikoan soilik oinarritu behar, eta gizakiaren bestelako faktoreak ere txertatu beharko lituzke, hala nola psikologia, etnografia, emozioak eta esperientziaren kalitatea aztertzeko. Baita gizarte faktoreak ere, hala nola ingurugiroa, ongizatea eta bizi kalitatea merkatuari eskaintzen zaizkion produktu eta zerbitzuen balio proposamena osatzeko.

DBZren jarduerak sei jakintza-arlo ditu ardatz: pertsonengan (HCD) oinarritutako diseinua, interakzioaren diseinua, zerbitzuen diseinua, diseinu inklusiboa, produktuaren diseinua eta diseinu jasangarria.

Hasiera-hasieratik, DBZ mota guztietako enpresei laguntzen ari da, tresna eta esparru metodologikoak sortuz diseinuaren aplikazioa erraztu eta optimizatzen dute hainbat sektoretako enpresetan, Espainiakoetan eta nazioartekoetan.

Kontaktua

Ganix Lasa Erle

 glasa@mondragon.edu

 943 79 47 00

Jarraiguzu