Proiektuak

Proiektuak

DBZk esperientzia handia duten ikertzaileak ditu, bai transferentzia-proiektuetan, bai lurralde- eta Europako proiektu garrantzitsu lehiakorretan.

Erreferentziazko enpresa eta zentro teknologikoekin izandako lankidetzaren erakusgarri dira azken urteotan taldeak arrakastaz parte hartu duen Europako proiektuak:

  • YESICT - Young Entrepreneurial Skills by ICT - Erasmus+ Programme 2015-2018
  • PLOTINA - Promoting gender balance and inclusion in research, innovation and training – H2020
  • REPRO-LIGHT - Re-usable and re-configurable parts for sustainable LED-based lighting systems- Horizon2020
  • CIRCU-CITY - Circular Cities Summer Camp - EIT Raw Materials
  • DIMAND - Digital Manufacturing and Design Training Network. Marie Sklodowska-Curie Actions (MSCA), Innovative Training Networks (ITN), H2020-MSCA-ITN-2018, 2019-2022.

Hainbat ikerketa-proiekturen esparruan garatutako ezagutza zabaltzeko, DBZk azken urteetan sortutako metodologia eta tresnak partekatzen ditu. Atal honetan proiektu batzuen emaitzak zehazten dira, garatutako metodologia/erreminten aplikagarritasuna ikusteko zenbait kasu praktiko azaltzen dira eta erabili ahal izateko fitxak eta txantiloiak ematen dira.