ERAGALDI Proiektua
ERAGALDI Proiektua
ERALGADI proiektuaren helburua da HCD Gaitasun Dinamikoei buruzko ezagutzak sortu, transferitu eta zabaltzea, Gipuzkoako ETEek eraldaketa eta ziurgabetasunezko erronken aurrean aukerak aztertzeko eta ustiatzeko duten ahalmena sustatzeko.
Trantsizio digitalak, energetiko-klimatikoak eta soziosanitarioak ekarriko dituzte, seguru asko, Gipuzkoako enpresek datozen urteetan aurre egin beharreko erronka nagusiak. Erronka horien ondorioz, enpresek aldatu eta egokitu egin beharko dute beren lehiakortasunari eusteko, praktika berriak nahiz balio kultural berriak bereganatuz. Testuinguru horretan, Gipuzkoako ETEak dira, askotan, enpresa ahulenak, eraldaketa horiek gauzatzeko behar diren baliabideak eta talentua falta direlako.
Ikerketa ugarik identifikatu dute Pertsonetan Oinarritutako Diseinua (HCD, ingelesez) Gaitasun Dinamiko gisa, eraldaketarako aukerak identifikatu eta ustiatzeko, besteak beste, digitalizazioa, ekonomia zirkularra, herritarrentzako zerbitzuak eta zerbitzu soziosanitarioen arloetan. Berriki egindako azterlan batek (Iriarte et al., 2023)—Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuaren laguntzarekin IND-SERVDES eta ELKARDESIGN proiektuen esparruan aurrera eramandakoak—enpresei eraldaketa-testuinguruetan laguntzen dieten HCDaren lau Gaitasun Dinamiko identifikatu ditu: diseinu-ikerketa, ko-sorkuntza, irudikapen bisuala eta prototipatzea. Proiektu honek HCD Gaitasun Dinamiko horiek Gipuzkoako ETEetan sustatu nahi ditu, gero eta aldakuntza eta ziurgabetasun handiagoa duten egungo testuinguruetan beren lehiakortasuna handitzeko.
Hala, ERALGADI hiru helburu dituen ikerketa-proiektua da:
- Ezagutza sortzea, Gipuzkoako ETEetan HCD Gaitasun Dinamikoen (diseinu-ikerketa, ko-sorkuntza, irudikapen bisuala eta prototipatzea) integrazio-maila ikertuz, produktu eta zerbitzuen garapenaren arduradunekin elkarrizketa sakonak eginez.
- Ezagutza transferitzea Gipuzkoako 4 ETEi HCD Gaitasun Dinamikoetan (diseinu-ikerketa, ko-sorkuntza, irudikapen bisuala eta prototipatzea) prestakuntza praktikoa emanez, non enpresa horien lehiakortasunean eragin positiboa duten aukerak garatuko diren.
- Gipuzkoako ETEetan HCD Gaitasun Dinamikoetan (diseinu-ikerketa, ko-sorkuntza, irudikapen bisuala eta prototipatzea) konpetentziak sortzeko eta talentua erakartzeko beharraz kontzientziatu eta sentsibilizatzea, eraldaketa maila nabarmeneko etorkizuneko erronkei aurre egin ahal izateko.
ERALGADI proiektuak Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren sustapena eta laguntza ekonomikoa jaso du.