CinC Proiektua

CinC Proiektua

CinC proiektua (berrikuntza bultzatzeko ko-sorkuntzaren kutura erakundeetan sustatzen) Gipuzkoako Foru Aldundiak babestutako ikerketa-proiektu bat da, non Gipuzkoako Industria eta Zerbitzu Aurreratuetako enpresetan ko-sorkuntzaren inguruan dagoen egoera ikertzen eta ulertzen den.

Ko-sorkuntzako prozesuek gaitasun handia erakusten dute enpresetan eta erakundeetan lehia-abantaila iraunkor eta esanguratsua sortzeko. Horregatik, enpresek beren langileak erakundearen erdigunean jartzean ikasi behar dute, enpresaren balio sorreran eta transformazioan parte-hartzea eta indartzea sustatuz (Frow et al., 2015; Ramaswamy & Ozcan, 2013). Berrikuntza bultzatzeko eta bizkortzeko adimen kolektiboa erabiltzea da enpresek aurre egin beharreko erronka.

Azken emaitza gisa, CinC-ek eredu bat proposatzen du erakundeen barruan ko-sorkuntza berrikuntzarako motor gisa bultzatzeko.

Enpresetan ko-sorkuntza sustatzeko eredua

Enpresetan ko-sorkuntza bultzatzeko helburuarekin, bost urratsetan banatutako eredu bat diseinatu da, ko-sorkuntzako prozesu arrakastatsu eta eraginkorrak aurrera emateko laguntza handikoa izango dena.

pdf

CinC eredua

Deskargatu ezazu hemen eredua.

Sentsibilizazio pildorak

Bestetik, pildorak garatu dira berrikuntza- eta garapen-prozesuetan ko-sorkuntzaren eta langileen parte-hartzearen garrantzia eta onuraren inguruan enpresak sentsibilizatzeko. Horretarako, 6 pildora garatu dira, non Gipuzkoako 3 enpresetako testigantzak erakusten diren, besteak beste, Cerrajera Valle Lenis (CVL), Laboral Kutxa eta Bellota, baterako sorkuntzaren aplikazioan, aztergai diren pildorak osatuz.