IND-SERVDES proiektua
IND-SERVDES proiektua
IND-SERVDES (Gipuzkoako Industriari zuzendutako Zerbitzu Diseinua) proiektuko bigarrengo edizioaren helburu nagusia Gipuzkoako enpresa industrialek zerbitzu aurreratuak diseinatzeko Toolkit bat garatzea izan da. Proiektua, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuaren laguntzarekin garatu da, Enpresa ehunaren lehiakortasuna indartzea, jasangarritasuna eta lankidetza sustatzeko programaren barruan.
IND-SERVDES II, lehenengo edizioaren antzera, zerbitzu aurreratuak garatu nahi dituzten enpresa industrial guztiei zuzenduta dago, eta bereziki, enpresa hauetan prozesu hauen buru izateko ardura duten pertsonei. 5 tailer parte-hartzailez osatutako toolkit honek, zerbitzu diseinuaren prozesu osoa jasotzen du, zerbitziazio estrategiari buruzko erabaki bat hartu ez den uneetatik hasita.Tailer bakoitzarentzako, zerbitzu aurreratuen diseinurako tresna multzoak aurkituko dituzu. Tresna horiek kolektiboki taldean erabiliak izateko pentsatuta daude, baina indibidualki ere erabil ditzakezu.
Oharra: Kontutan izan txantiloien inpresio neurriak erreminta bakoitzaren araberakoak direla, neurri bakoitza erremintako txantiloi bakoitzaren izenean topatuko duzue.