ELKARDESIGN Proiektua

ELKARDESIGN Proiektua

ELKARDESIGN proiektuaren helburu nagusia Diseinu Estrategikoan ahalduntzeko ereduak sortzea da, Gipuzkoako enpresek erreplika ditzaten. Proiektua Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuaren laguntzarekin garatu da, Gipuzkoako enpresa sarearen aukerak, balio diferentziala eta iraunkortasuna sustatzeko programaren babespean.

Diseinu Estrategikoa integratu berri duten Gipuzkoako sei enpresei esker, ALFA, LINQ, Ausolan, Logikaline, Laboral Kutxa eta Galbaian, DBZko ikerketa taldeak lan esparruak, ereduak eta gida berriak sortu ditu Gipuzkoako enpresak Diseinu Estrategikoan ahalduntzen laguntzeko. Horien barruan sartzen da diseinu ahalmenak integratzeko lan markoa, Diseinu Estrategikoan ahalduntzeko bost urratsetan banatutako prozesua eta, azkenik, Diseinu Estrategikoaren inpaktua enpresan identifikatzeko eredu bat ere garatu da diseinuaren kudeaketa erraztea helburu duena.

Dena batzen duen gida deskargagarri bat sortu dugu gida, lan eredu eta arrakasta kasuen azalpenekin. Gida hau askotariko erakundeei zuzenduta dago, hala nola enpresa industrialak, zerbitzu-enpresak, erakunde publikoak, eta abar, beti ere Diseinuarekin esperimentatzeko prestutasuna badute eta horrela erraztu pertsonen beharren atzematea, berrikuntza eta hausnarketa estrategikoa.

pdf

ELKARDESIGN proiektuaren gida

Gida hemen deskargatu dezakezu.

 

 

2021eko ekainean online bidezko zuzeneko jardunaldi bat antolatu genuen hainbat enpresetako esperientziak partekatzeko asmoz eta Gipuzkoako enpresa gehiago proiektu honetara bat egiteko helburuarekin. Ondorengo bideoan ikus daiteke jardunaldia