Interaction Design

INTERACTION DESIGN

Garapen teknologikoek munduan aldaketa nabarmenak eragiten ari dira eta paradigma sozioekonomiko berri baten aurrean aurkitzen gara. Egunero, teknologiekin kontaktuan aritzeko modu berriak proposatzen dira plano guztietan, eta DBZn ezagutza eremu honetan ikertzen da, interakzioaren diseinuaren, konkretuki horrek giza faktoreetan duen eraginean sakonduz.

Nabarmentzekoa da ikerketa taldeak ezagutza honetan egindako ibilbidea, nagusiki, industria aurreraturaren testuinguruan kokatuz. Eremu digitaletik edo errealitate birtualetik hasi, eta giza eta robot arteko erlaziorarte. Hala, azken urteotan jakintza-arlo horretan garatu diren doktoretza-tesiei esker, pertsonen eta gailuen arteko interakzioa optimizatzeko tresna batzuk sortu dira:

  • Eyeface (2015): erabiltzailearen esperientzia ebaluatzeko tresna biometrikoa.
  • HEMEI (2016): adituaren ebaluazio-tresna, interfaze industrialetarako.
  • User Centered Agile Design (UCAD) metologia – (2017)
  • DEMOX (Design and Evaluation for Machine-Operator eXperiences) (2020)
  • ITPX (Individual Task Performance Experience) (2020)