Product Design

PRODUKTU DISEINUA

DBZn ibilbide luzeena egin duen jarduera da produktu diseinua, eta pertsonak ardatz nagusitzat dituen produktua diseinatzean datza, balio erantsi handiko produktuak sortzeko.

Horretarako, hainbat baliabide eta ikerketa-ildo daude:

  • Analisi edo diagnostiko tresnak, erabiltzaileak ingurunean dituen beharrak eta gizarte, merkatu eta cultura joerak identifikatzeko.
  • Produktua kontzeptualizatzeko eta formalki garatzeko tresnak.
  • Prototipo estetikoak eta funtzionalak garatzeko edo prototipo azkarrak egiteko baliabideak, diseinua baliozkotzeko tekniken bidez produktua definitzeko balio duten informazioa identifikatzen laguntzen dutenak.
  • Eredu parametrikoak egiteko metodologiak, CAD eraginkortasuna handitzen dutenak solidoen eta gainazalen modelazioan.
  • DFA-SPDP muntaiara bideratutako diseinu metodologia.