Sustainable Design
DISEINU JASANGARRIA
Adierazle guztiek iragartzen dute mundua une erabakigarrian dagoela gure garaiko erronkarik handienari, hots, klima-aldaketari, arrakastaz aurre egiteko. Alde horretatik, diseinu jasangarria DBZk hasieratik lantzen duen alderdia da. Zentroan produktu eta zerbitzu jasangarriak garatzeko jarduerak ikertzen eta egiten dira. Produktu eta zerbitzu horiek ingurumen-irizpideak barneratzen dituzte diseinuaren fase guztietan eta produktuen bizi-zikloan.
DBZren helburua da enpresei produktu eta zerbitzu integralen proposamenetan laguntzea, ingurumenaren gaineko eraginari dagokionez jasangarriagoak izan daitezen, pertsonengan oinarritutako diseinuaren ikuspegitik planteatuta.
DBZko taldean garatu den tresnetako bat CIRCULARTRANS da. Industria-erakundeak ekonomia zirkularreko eredu baterantz bideratzen duen plataforma digitala. Gainera, azken urteotan ekoberrikuntzako metodologia bat sortu da produktuen desmuntaia prozesutik abiatuz eta ekodiseinu metodo propioa erabiliz.