Jardunaldiak
DESIGN KONFERENTZIAK
Ikerketa-taldeak hasieratik eutsi dio diseinuari buruzko jardueren ezagutza eta emaitzak zabaltzeko konpromisoari. 10 urte baino gehiago dira taldeak "Design Konferentziak Mondragon" izeneko urteroko ekitaldia antolatzen duela. Azken aurrerapenak ezagutzeko eta diseinuaren praktikari buruz hausnartzeko aukera ematen du jardunaldi honek, eta, horretarako, hainbat pertsona ospetsu, profesional eta diseinuari buruzko ezagutzan eta aplikazioan interesa dutenak biltzen ditu.
DESIGN PILLS
DESIGN PILLS Produktu eta Zerbitzuen Diseinu Estrategikoko Masterreko titulazioari lotutako jarduera da, eta ikasturtean zehar hainbat proposamen ditu. Jarduera honen helburua zientzia eta ingeniaritza sustatzea da, publikoa oro har eta, bereziki, unibertsitateko ikasleak erakartzeko. Hori guztia, etorkizunean diseinuaren arloan lan egingo duen jendea eta balio erantsiko irtenbide berriak sortuko dituzten pertsonak egongo direla ziurtatzeko.
HEDAPEN-JARDUNALDIAK
Diseinu Berrikuntza Zentroaren xedearen helburu eta zati garrantzitsu bat da ikerketa-aurrerapenak eta emaitzak transferitzea, zabaltzea eta jakinaraztea, bai zientzia-komunitateari, bai gizarteari oro har. Horretarako, diseinuari buruzko web guneak, foroak eta hedapen-jardunaldiak antolatzen ditugu eta horietan parte hartzen dugu maiz.