Prototipatze-tailerra

Prototipatze-tailerra

Prototipatze-tailerrak hainbat lan-eremu desberdinetarako instalazio espezifikoak ditu, eskuzko lan-tresnetarako, laser bidezko ebaketarako eta 3D inprimaketarako. Tailerrak badu pintura-kabina, 3Dko gela (Photocentric Magna eta Stratasys Dimension), laser bidezko ebaketa (Framun FL1409), eskuzko tresna pneumatikoak fresatzeko, lixatzeko, zulatzeko edo mozteko, eta abar.

 

LASER EBAKETA

Lightburn diseinu, edizio eta kontroleko softwarearekin batera, Framun FL1409 laser-ebakitzaileak grafikoen eta irudi bektorialen askotariko formatuetan ilustrazioak inportatzea ahalbidetzen du, ondoren mozteko. Grabatze-abiadura 1000 mm/seg da, eta mozketa-abiadura 680 mm/seg.

3D DIMENSION BST 1200ES INPRIMAGAILUA

3D inprimaketa edo gehikuntza bidezko manufaktura prozesuak, hiru dimentsioko objektuak sortzea ahalbidetzen du, diseinu digital batetik abiatzen den materiala geruzatan gehituz. Tailerrak BST 1200 eta Liquid cristal Magna Photocentric inprimagailuak ditu.

PINTURA GELA

Pintura-kabina gela itxi bat da, pintura-materiala erabiltzean airean geratzen diren gasak birziklatzen dituen panel xurgatzaile handi batez osatua.

 

MECHANICAL CONVECTION OVEN XT5448-IO140

Lehortzeko, erretzeko, esterilizatzeko, zahartzeko eta antzeko aplikazioetarako konbekzio mekanikoko labea, askotariko aplikazioetarako.