01. Estrategia

01. Estrategia

Zehaztu eta bideratu zure jarduera, eta konekta itzazu zure marka eta erabiltzaileak.

 

Estrategia

BRAND CONTEXT MAP

Estrategia

BRAND GAP

Estrategia

BRAND PROMISE

 

BRAND CONTEXT MAP

Helburua

Enpresaren jarduera kontuan hartuz, honen barne testuingurua identifikatzea.

Nola erabili

Izan itzazu “post-it” batzuk eskura, izan ere, plantilla hau betetzeko partaide bakoitzak galdera bakoitzeko bururatzen zaizkion erantzunak idatzi beharko ditu, gero plantillan itsatsi eta beste partaideekin elkarbanatzeko.

  1. Zer egiten dugu? galdera egin ezazu. Atal honetan, enpresa bezala zer egiten duzuen idatzi behar duzu, hau da, zein jarduera betetzen duzuen. Partaide bakoitzak bere erantzunak “post-it” ezberdinetan idatziko ditu eta beranduago elkarbanatu. Bi urrats hauek plantilla osoaren erabileran errepikatuko dira.
  2. Hurrengo galdera burutu ezazu, Nola egiten dugu lan?. Atal honetan, aurreko atalean aipatu diren gauzak nola egiten diren azaldu behar duzu.
  3. Azken galdera burutu ezazu, Zerk mugitzen gaitu?. Hemen, enpresak, egiten dituen gauzak zergatik egiten dituen eta honen lan egiteko moduaren zergatia bilatu behar dituzu.

Amaitzeko, egindako enpresaren barne analisiaren hausnarketa txiki bat egin ezazu.

Pauso berdinak errepikatu bezero/erabiltzaile atalarekin.

 

pdf

Brand Context Map Erreminta

Deskargatu hemen erremintaren plantilla.

 

BRAND GAP

Helburua

Enpresak komunikatu nahi duenaren eta erabiltzaile/bezeroek hautematen dutenaren arteko desberdintasuna identifikatzea.

Nola erabili

Plantilla hau betetzeko beharrezko informazioa, aurreko erramintan, “Brand Context Map”, egindako analisian eskuratuko duzue.

  1. “Brand Context Map” erramintarekin gauzatutako barne analisiaren lau puntu garrantzitsuenak identifikatu eta jaso itzazu. Zehazki, analisi honetan lortutako ondorioak laburtu behar dituzu.
  2. “Brand Context Map” erremientarekin gauzatutako kanpo analisian bila ezazu aurreko atalean aipatutako puntuekin erlazionaturik dagoena. Bi aldeetako puntuei errepara iezaiezu; Bigarren atalean identifikatutako puntuek lehenengoan identifikatutakoekin bat al datoz?
  3. Parekatu itzazu puntuak. Bikoterik gabe gelditzen diren puntuak dira zure markan “gap” bat sortzen dutenak.

Errotulagailu edo boligrafo batekin adierazi ezazu zeintzuk diren “gap” hau sortzen duten puntuak.

 

pdf

Brand Gap Erreminta

Deskargatu hemen erremintaren plantilla.

 

BRAND PROMISE

Helburua

Enpresak bezero/erabiltzaileekiko duen konpromisoa definitzea.

Nola erabili

Plantilla hau betetzeko informazioa “Brand Context Map” eta “Brand Gap” erramintetatik lortuko duzu.

  1. Identifikatu bezero/erabiltzailearentzat markaren balio garrantzitsuenak zeintzuk.
  2. Identifikatu enpresa edo erakundeak, zuek, aurretik definitutako balioak agintzeko arrazoiak zeintzuk diren.
  3. Identifikatu enpresa edo erakunde gisa, zuen bezero/erabiltzaileei balio hauek zein modutan helarazten dizkiezuen.
  4. Aurreko puntuetan jaso duzun informazioa biltzen duen esaldi bat egin. Hau izango da zure enpresaren “brand promise”-a.

Gogoratu “brand promise”-a ez dela “slogan”-a baina markaren ezaugarri garrantzitsuenak bildu behar dituela.

Esaldi egokia aurkitzeko arazoak badituzu, lagungarria izan daiteke esaldi luzeekin hastea, puntu guztiak aipatuz eta ondoren esaldi motzago baten bidez gauza bera esateko modua bilatuz.

 

pdf

Brand Promise Erreminta

Deskargatu hemen erremintaren plantilla.