04. Ideia sorkuntza
04. Ideia sorkuntza
Sor itzazu balio gehitu handiko produktu eta zerbitzu soluzio berriak, eta erreminta eraginkorren bidez komunikatu.
BRAINSTORMING
Helburua
Ideia sormen masiboa egitea.
Nola erabili
- Erraminta hau erabiltzen hasi aurretik, hurrengo puntuak izan behar dituzu kontuan:
- Beti disziplina anitzeko taldetan lan egitea komeni da.
- Erronkak oso argi izan behar dituzu.
- Erronka bakoitzari zenbat denbora eskainiko diozun aurretik definitu behar duzu.
- Ideien sormenarekin bukatu eta berehala aukeraketarekin ez hastea oso garrantzitsua da.
- Aukeraketa proiektuaren helburuekin bateraturik egin behar da.
- Gainera, jolas moduan hartu eta zenbait arau ezartzeak asko laguntzen du, ideia sorkuntza ezin hobea ziurtatuz. Adibidez:
- “Baina” esatea debekatuta dago.
- Batzeko “eta” erabili behar da.
- Ideia zoroak sustatzea komeni da, aurreiritzirik ez izan.
- Ez hitz egin denek batera eta txandak errespetatu.
- Haria ez galdu! Gaian zentratzea garrantzitsua da.
- Garrantzitsuena ideia kantitatea da!
- Ideiak marrazkiekin lagundu, ez du axola oso artista ez bazara!
IDEIEN AUKERAKETA
Helburua
Ideiak batzea eta hainbat kontzeptu hautatzea hauen originaltasun eta egingarritasuna kontuan hartuz.
Nola erabili
Antzekoak edo osagarriak diren ideiak identifikatu eta bateratu. Parte-hartzaile bakoitzak bi gomets urdin, bi hori eta bi gorri jasoko ditu. Parte-hartzaileen eta ideien arabera kolore bakoitzeko gomets bat edo bi gehiago har ditzakezue. Kolore bakoitzak esanahi bat du:
- Urdina : ideia ez oso originalak baina egiteko errazak direnak. Epe motzeko emaitzak.
- Horia: ideia originalak eta egingarriak WOW sentsazioa sortzen dutenak. Berrikuntzarako ideiak.
- Gorria: ideia oso originalak baina inplementatzeko zailak direnak. Etorkizunerako ideiak.
Parte-hartzaile bakoitzak bere gometsak bakarka eta albokoarekin hitz egin gabe ipini behar ditu. Behin gometsak ipintzean, pasa itzazue ideiak taulara eta zehaztu hiru koadranteen artean zeinekin egin nahi duzuen lan. Taularen alde horretako ideiak aukera itzazue.
BALIO PROPOSAMENA
Helburua
Proposamenak aurkeztea, hauek laburbiltzea eta konparaketa erraztea.
Nola erabili
Aukeratutako ideia bakoitzeko “Balio proposamen” plantilla bat beteko duzu.
- Ideiari eman diozun izena idatz ezazu, ez da izen ideala izan behar, deskribatzailea bada nahiko.
- Ideiaren deskribapen labur bat idatz ezazu.
- Bozeto batzuk gehitu itzazu eta ideia hobeto uler dadin oharrak gehitu.
- Identifikatu deia hau zein erabiltzaileri dagoen zuzendu. Lehenengo, pentsatu zein segmentura dagoen zuzendua, segmentu hau "Segmentazioa” erramintarekin identifikatu duzu lehenago
- Identifikatu definitutako segmentuaren dimentsioa. Estimazio bat izan daiteke edo analisi txiki bat ere burutu daiteke. Helburua, ideia hau zuzenduta dagoen merkatuaren tamainan pentsatzea da.
- Idatzi, baldin badaude, egokiak iruditzen zaizkizun ideiaren oharrak.