05. Prototipatzea
05. Prototipatzea
Modu azkar eta eraginkor batean eraiki eta froga itzazu zure produktu eta zerbitzu berriak.
SERVICE BLUEPRINT
Helburua
Zerbitzu baten prototipoa egitea, honen aspektuak espezifikatuz eta zehaztuz.
Nola erabili
Erreminta hau, “Experience flow”-a bezala, bi ardatzetan egituratzen da. “x” ardatza denbora ardatza da eta “y” ardatzean informazio kapa desberdinak ordenatzen dira.
- Erabilera esperientziaren kapa bete ezazu. Horretarako, idatzi “post-it”-etan erabiltzailearen ekintzak, sentsazioak, zereginak, pausuak, etab. Gogoratu kronologikoki ordenatzea beharrezkoa dela.
- Zerbitzuaren ebidentzien kapa bete ezazu. Bertan, erabiltzailearekin harremanetan egongo diren, zerbitzuaren pertsona eta produktuak identifikatu behar dituzu. Gogoratu, kronologia ardatza errespetatzen!
- Amaitzeko, zerbitzuaren euskarrien kapa bete ezazu. Bertan, zerbitzua eskaintzen duen enpresak , hau posible izateko, burutu beharreko jarduerak identifikatu behar dituzu.
PROTOTIPATZE AZKARRA
Helburua
Ideia bat eboluzionaraztea, hau prototipatzen.
Nola erabili
Prototipo mota desberdina izango da ideiaren garapen mailaren arabera. Kasu honetan, lortutako ideien garapen maila orokorrean bajua izango da. Beraz, prototipo hauen helburua ideiak eboluzionaraztea izango da.
- Hurrengo galderak egin itzazu, zure helburuak zehazten lagunduko dizute: NOR(K), ZER, ZENBAT, NOIZ; ZERGAITIK, NON... Atal honetan prototipatuko duzun soluzio mota; zure ideiaren garapen maila, kasu honetan bajua edo oso bajua izango dena; zer den testigatu nahi duzuna; zer baliabide zuzenduko dituzun horretarako eta zeinek testigatuko duen definituko duzu.
- Erabiliko dituzun teknika eta materialak aukera itzazu eta behar duzun guztia bildu ezazu. Orain has zaitezke prototipatze sesioarekin! Gogoratu helburua ideiak eboluzionaraztea dela.
- Jaso ezazu ideiak nola eboluzionatu duen aurrerago hau garatzen jarraitzeko.