02. Esplorazioa

02. Esplorazioa

Ezagut itzazu zure bezero, erabiltzaile, hornitzaile eta gainerako "stakeholder"ak.

 

Estrategia

AKTORE MAPA

Estrategia

SEGMENTAZIOA

Estrategia

PERTSONAK

 

Estrategia

BEHAKETAK

Estrategia

ELKARRIZKETAK

 

AKTORE MAPA

Helburua

Funtsezko erabiltzaileak enpresaren balio katean identifikatzea.

Nola erabili

  1. Hartu pegatinak eta aukeratu zure balio-katea osatzeko behar dituzunak. Mota bakoitzeko bat baino gehiago har dezakezu eta ez dituzu zertan plantillako eremu guztiak bete behar. Kontuan izan enpresa zu zarela! Plantillaren erdigunean koka zaitez eta identifikatu katean zein aktorek hartzen duten parte zuk baino lehen eta zeintzuk ondoren.
  2. Itsatsi itzazu pegatinak, eremu borobilen zutabe bakoitzak katearen etapa bat irudikatzen duela kontuan hartuz.
  3. Pegatinek aktore generikoei egiten diete erreferentzia, beraz, izendatu aktore mota bakoitza zure enpresaren nomenklatura zehatzarekin.

Lotu itzazu aktoreak lerro batekin balio-katea ikusgarriagoa egiteko. Amaitzeko, hurrengo pausura igarotzeko aukera itzazu aktorerik garrantzitsuenak, informazio ekarpen handiena egingo dutela pentsatzen duzun horiek.

 

pdf

Aktore Mapa Erreminta

Deskargatu hemen erremintaren plantilla.

 

SEGMENTAZIOA

Helburua

Aurreko urratsean aukeratutako aktore nagusiak ezaugarritzea, segmentazio-irizpide garrantzitsuenak kontuan hartuz.

Nola erabili

  1. Segmentazioa garatzeko irizpide nagusia identifikatu ezazu. Irizpide hau diskriminatzaileena izan beharko du, hau da, gehien bereizten duena.
  2. Identifika itzazu irizpide garrantzitsu gehiago. Hauek, irizpide nagusia bezain garrantzitsuak ez izan arren, profil desberdinak modu egokiagoan definitzen laguntzen dute.
  3. Atal honetan profilaren deskribapen labur bat idatzi behar dugu, aurretik aipatutako irizpide guztiak kontuan hartuz. Irizpide nagusia kontuan hartuz, profilak banatu behar ditugu, muturrekoak 01 eta 04 perfiletan kokatuz. Gainerako irizpideak erabiliz aurrez aipatutako deskribapen laburra beteko dugu. Deskribapen labur hauek bakoitzaren ezagutzak erabiliz osatzen dira, beraz, egon lasai sortzen ditugun profilak zehatzak ez direnaren sentsazioa baduzu.

 

pdf

Segmentazioa Erreminta

Deskargatu hemen erremintaren plantilla.

 

PERTSONAK

Helburua

Aurretik aipatutako merkatu-segmentuen profil esanguratsuak definitzea.

Nola erabili

  1. Aurreko plantillarekin bat egiten duen profil zenbakia jarri.
  2. Lehendik zehaztutako irizpideak azpimarratuz, aurreko plantillaren hirugarren puntuan gauzatutako deskribapena sakonago garatu.
  3. Izenda itzazu pertsona honek zure ustetan dituen helburuak, proiektuaren testuingurua kontuan hartuz.
  4. Izenda itzazu pertsona honek zure ustetan dituen itxaropenak, proiektuaren testuingurua kontuan hartuz.
  5. Izenda itzazu pertsona honek zure ustetan dituen beharrak, proiektuaren testuingurua kontuan hartuz.
  6. Izenda itzazu pertsona honek zure ustetan dituen arazoak, proiektuaren testuingurua kontuan hartuz.
  7. Personasetik pertsonetara: Lanean ari zaren profil honekin hein handi batean bat datorren pertsona erreala identifikatu. Pertsona hauek izango dira aurrerago behatu edo elkarrizketatuko ditugunak.

 

pdf

Pertsonak Erreminta

Deskargatu hemen erremintaren plantilla.

 

BEHAKETAK

Helburua

Identifikatutako pertsonekin egiteko behaketa eta elkarrizketak prestatzea.

Nola erabili

Behaketa edo elkarrizketa bat egin aurretik beharrezkoa da gidoi bat prestatzea. Behaketen kasuan, jarduera zehatz bat aukeratu eta aztertu bere fase guztietan.

Behaketan zehar, kontuan izan:

  • Truko eta aldaketa pertsonalak arretaz ikusi.
  • Ez egin aurre epaiketarik
  • Posible bada, sakontzeko galderak egin.
  • Posible bada, ekintza garrantzitsuenari argazkiak atera.

Ondoren, har ezazu tartetxo bat gauza garrantzitsuenak idazteko.

 

pdf

Behaketak Erreminta

Deskargatu hemen erremintaren plantilla.

 

ELKARRIZKETAK

Helburua

Identifikatutako pertsonekin egiteko behaketa eta elkarrizketak prestatzea.

Nola erabili

Elkarrizketa baten gidoia prestatzeko egin itzazu galdera irekiak eta kontuan hartu 6-7 galdera edo gai nahikoak direla.

Elkarrizketan zehar, kontuan izan:

  • Malgua izan
  • Entzun
  • Elkarrizketa grabatu edo ohar laburrak idatzi zure koadernoan.

Ondoren, behaketekin bezala, tartetxo bat hartu garrantzitsuena idazteko. Bi kasuetan, pertsonak esandakoa eta zuk interpretatutakoa bereiztu.